XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geugandik, gurutzearen indarrez arerioak jaurti ta launaren irakatsiak ondo artu ta bete....

Nekaldi-gaia: Jesus erromatarren auzitegian.

Ene Jesus ona: Gizasemientzat bidea, egia ta bizitzea Zeu zara.

Zeure esanak zinisten dodaz.

Beti Zeure antzeko izan nai neuke.

Zeure aginduak ondo bete ta Zeugaz bat-eginda beti bizi nai dot.

Asmo ta gurari oneik sendotu ta indartu egidazuz, arren.

Zeure Ebanjelio deuneko irakatsi ederren gomutapenak gaiztakeri guztien loturetatik azkatu nagiala.

Jadutarren batzarrak eriotzarako epaia emon eta erbestetarren auzitegira eroan zinduzan, ene Jesus laztana: Jerusalen'go kalietan zeure arerioakandik artu zenduzan irain, lotsari ta ibillera neketsuen irabaziak zerurako eginbearretan neuretzat indar-emolle izan bediz.

Credo in unum Deum.

Ziñisten dot esan leike.

Edo beste au biotzetik irakurri: Ene Jesus Jaungoikoa maitea: Zure irakatsi guztiak ziñisten ditut.

Ziñismena geitu ta ugaritu egidazu.

Iñoiz ez dagidala ukatu, Jauna, Zeu Aitaren aurrean neugaitik lotsatu ez zaitean.